XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7. Iturgintza eta elektrizitatea.

Haurrei zaila gertatzen zaie ulertzea nola sartzen eta irteten diren gure etxeetan ura eta elektrizitatea.

- Etxagileek etxea eraiki ondoren, beste langile batzu etortzen dira beronen barruan beharrezko diren beste gauza batzu jartzera.

- Iturginek hodiak ezartzen dituzte komun, bain, dutxa eta abarrera ura eramateko.

- Elektrikariek kableak ezartzen dituzte lanpara eta entxufeetara elektrizitatea eramateko.

Ohartu.

1 Iturginak muntaturik dauzka bainua, komuna eta bidea.

Zer ari da jartzen orain?.

Zeri lotuko dizkio soldatzen ari den bi hodi horiek? (Ur beroa eta ur hotzaren kanilei).

2 Izango ote du konketak beste hodirik? (Bai, urak husteko beste bat).

Nora joango ote da huspidetik doan ura?.

3 Iturgina kolaren gisako zerbait, soldadura, berotzen ari da.

Soldadura eta hodiak hoztean, hauek tinko itsatsirik geratzen dira eta ura ezin da beraietatik atera.

4 Zer jarri behar du beste iturginak?.

Zer lanabes darabil orain?.

Zerk eragiten dio birabirkinari? (Elektrizitateak).

5 Iturginek entxufatu egin dituzte birabirkinaren eta eskulanpararen kableak pasiluko hargunean.

Zer aparatu entxufatzen ditugu hargune horretan? (Aspiragailua eta abar).

Non daude hargune horretara elektrizitatea daramaten kableak? (Hormetan estalirik daude segurtasunezko arrazoiengatik).